Giro ederrean egin zuten hirugarren ondarebidea

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Inguruko pasadizo ugari ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek.

45 pertsona elkartu ziren Pagoaga eta Benta Berri arteko eremua bertako bizilagunen ahotik ezagutzeko.

Aurreko igandean egin zuten hirugarren ondarebidea Pagoaga eta Benta Berri artean. 45 lagun inguru elkartu ziren bertan, eta bertako bizilagunen ahotik jaso zuten inguruaren berri: «Etxe gutxi ditu Pagoagako inguru horrek, baina bizitza haundia izan du, eta pasadizo eta istoria berezi asko ezagutzeko aukera izan zuten auzotarrek». 

Giro ederrean osatu zuten ibilbidea, eta jarduera amaitzeko hamaiketako baten bueltan komentatu zituzten goizean zehar entzundako pasadizoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!