Ander Amonarriz eta Claudia Sàrrate nagusi Ereñotzun, aldapa gogorrak eta 'irristaketa' saiotxoa gaindituta

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 00:00

Ereñotzuko Mendi Lasterketan saritutako guztiak, elkarrekin podiumean.

Hernaniarra izan zen onena gizonezkoetan (1:04:20), eta kataluniarrak irabazi zuen emakumezkoetan (1:27:55); tarte txikiarekin, biek ere. 166 korrikalarik osatu zuten Ereñotzuko Mendi Lasterketa, eta nahiko lan izan zuten jaitsieran, euriaren eta lokatzaren eraginez.

Bat baino gehiago izan ziren lokatzez betetako ipurdiak, larunbat goizean, Ereñotzuko frontoiko helmugan. 'Irristaketa' saio polita eginda bukatu zuten Ereñotzuko Mendi Lasterketa 166 korrikalarik, azkeneko jaitsiera zaildu baitzuten euriak eta lokatzak. Ipurdiko bat baino gehiago hartu zutela erakusten zuten galtzek, eta oso ondo pasa zutela haien aurpegiek.

Lokatz festa horretan, Ander Amonarriz hernaniarra izan zen azkarrena helmugan, 1:04:20 den­­­boran osatuta 11,75 kilometroko ibilbidea. Hasieratik bukaerara izan zuen segundu gutxira Aimar Otxoteko lesakarra, baina tarte txiki horri eutsi zion Amonarrizek. Jokin Lizeaga urnietarrak osatu zuen gizonezkoen podiuma, Xabat Pagola ereñotzu­arrari aurrea hartuta jaitsieran.

Emakumezkoetan ere, Agerre taldeko korrikalari bat izan zen nagusi, Claudia Sàrrate kataluniarra (1:27:55). Berak ere ez zuen tarte haundirik lortu, eta minutu batera iritsi zen Nerea Amilibia zarauztarra, bigarren. Hernaniar bat izan zen podium horretan ere, hirugarren helmugaratu baitzen Maddi Ormazabal, haiengandik oso gertu. Enara Macicior izan zen aurreneko ereñotzuarra emakumezkoetan, seigarren sailkatuta.

Bederatzi izan ziren lasterketan parte hartu zuten ereñotzuarrak, eta hernaniarrak 77 guztira, Urumea bailarako 95 korrikalarik osatu zuten lasterketa, zazpi astigartar eta bi goizuetar ere izan baitziren bertan.

Aurretik, dozenaka haur eta gaztetxo izan ziren korrika saioa osatu zutenak, ziztu batean, auzoan barrena. Eta lasterketen ondoren, eguna borobiltzeko hamaiketako ederraz gozatu zuten partehartzaileek eta ikusleek.

Ikusi hemen lasterketako argazkiak: Arrondoko igoeran eta helmugan.

 

EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA SAILKAPENA

1 Ander Amonarriz 1:04:20
2 Aimar Otxoteko 1:04:40
3 Jokin Lizeaga 1:08:28
4 Xabat Pagola 1:09:33
5 Xabat Alonso 1:09:59
6 Aitor Urruzola 1:10:44
7 Haritz Zubillaga 1:10:50
8 Asier Juanbeltz 1:11:17
9 Mattin Lekuona 1:12:22
10 Ander Perez 1:13:20
11 Aritz Mujika 1:13:27
12 Aimar Esteban 1:13:35
13 Mathieu Gachen 1:13:49
14 Mikel Legarreta 1:14:10
15 Mikel Elorza 1:14:10
16 Aitor Aizkorbe 1:14:28
17 Emaitz Artola 1:16:02
18 Tomax Elorza 1:16:08
19 Ekain Nogueira 1:16:20
20 Unai Oliden 1:16:33
21 Mikel Artola 1:17:19
22 Gorka Lopez de A. 1:18:02
23 Andoni Saldias 1:18:19
24 Mattin Sanzberro 1:18:21
25 Iñigo Leiza 1:19:24
26 Iñigo Madina 1:20:08
27 David Andrés 1:20:14
28 Igor Miner 1:21:01
29 Beñat Agirresarobe 1:21:18
30 Armando Carracedo 1:21:29
31 Lander Ibarburu 1:21:45
32 Manex Apezetxea 1:21:48
33 Ion Lopez 1:22:05
34 Raphaël Mihura 1:22:49
35 Josu Herrera 1:23:21
36 A. Erauncetamurgil 1:23:29
37 Alain Gartzia 1:24:29
38 Xanet Goenaga 1:24:32
39 Asier Zabala 1:25:01
40 Jonan Arbelaitz 1:25:06
41 Ander Lertxundi 1:25:24
42 Joseba López 1:25:34
43 Martin Itoitz 1:26:48
44 Danel Iriondo 1:27:06
45 Pablo Fraisoli 1:27:06
46 Andoni Tena 1:27:20
47 Aimar Zubillaga 1:27:30
48 Julen Gaztañaga 1:27:32
49 Ekhi Miner 1:27:37
50 Aritz Zuaznabar 1:27:41
51 Claudia Sàrrate 1:27:55
52 Egoitz Peñagarikano 1:28:07
53 Nerea Amilibia 1:28:55
54 Ion Mendia 1:29:09
55 Ibai Garmendia 1:29:17
56 Javier Rico 1:29:53
57 Oier Oreja 1:29:58
58 Maddi Ormazabal 1:29:58
59 Joxerra Hernández 1:30:07
60 Ander Loyarte 1:30:31
61 Ion Fernandez 1:30:45
62 Sergio Fernandez 1:30.52
63 Aner Miner 1:31:00
64 Ekhi Usarralde 1:31:01
65 Ibai Alustiza 1:31:14
66 Oihan Berasategi 1:31:43
67 Aiert Lareki 1:32:05
68 Axel Sanz 1:32:10
69 Beñat Iñigo 1:32:15
70 Jokin Luengo 1:32:48
71 Oier Albo De Celis 1:34:50
72 Juan Luis Moreno 1:34:51
73 Unax Pagola 1:34:53
74 Jorge Marcos 1:35:07
75 Ekhi Jauregi 1:35:08
76 Manolo Menendez 1:35:15
77 Irati Garro 1:35:27
78 Julen Zuaznabar 1:35:28
79 Anartz Artola 1:35:58
80 Paulo Aiestaran 1:35:58
81 Ander Larretxea 1:36:20
82 Markel Agirresarobe 1:36:28
83 Mikel Agirresarobe 1:36:28
84 Iban Prados 1:36:30
85 Xabi Gurutzeaga 1:36:42
86 Manex Iradi 1:37:19
87 Uxue Lopez 1:37:19
88 Gaizka Mendiable 1:37:48
89 Xabat Eizmendi 1:37:48
90 Ekaitz Zubeltzu 1:37:48
91 Enara Macicior 1:39:10
92 Joseba Arretxe 1:40:13
93 Iker Betelu 1:40:44
94 Unai Azurmendi 1:41:08
95 Asier Pedrosa 1:41:29
96 Eneko Garmendia 1:41:40
97 Iker Sevillano 1:41:50
98 Asier Gorostegi 1:41:58
99 Leonardo Juarez 1:41:58
100 Ekaitz Azpeitia 1:41:58
101 Mikel Iruretagoyena 1:42:36
102 Eneko Asarta 1:42:39
103 Raul Florez 1:42:41
104 Igor Asarta 1:42:47
105 Rafael Romero 1:43:12
106 Joseba Arribas 1:44:06
107 Asier Hernandez 1:44:10
108 Iker Loyarte 1:44:20
109 Iñaki Romero 1:44:21
110 Iñigo Olasagasti 1:44:39
111 Xabat Etxandi 1:44:46
112 Hodei Etxeberria 1:44:51
113 Aitor Mendiluce 1:44:54
114 Asier Sánchez 1:45:14
115 Xabier Aizpuru 1:45:19
116 Xabier Sarriegui 1:45:25
117 Leire Olasagasti 1:45:25
118 Lander Iruin 1:45:44
119 Iñaki Loinaz 1:45:47
120 Jon Leiza 1:46:23
121 Borja Beraza 1:46:26
122 Iban Verdugo 1:46:54
123 Felix Ortega 1:47:02
124 Mikel Lacadena 1:47:08
125 Beñat Elizegi 1:47:29
126 Aiur Usarralde 1:47:29
127 Luken Zinkunegi 1:48:41
128 Marina Torres 1:48:55
129 Aritz Bengoetxea 1:49:27
130 Beñat Murua 1:49:48
131 Mikel Ortiz 1:49:48
132 Iñosken Mujika 1:49:50
133 Mara Olazabal 1:50:21
134 Eneko Ortiz de Luzuriaga 1:50:36
135 Ugaitz Salaberria 1:50:48
136 Izaskun Zubitur 1:51:39
137 Andoni Berasategi 1:52:12
138 Naroa Rojo 1:52:13
139 Jon Minguez 1:52:29
140 Manu Lorenzo 1:52:49
141 Asier Saez 1:52:49
142 Kepa Pikabea 1:52:59
143 Juan Ignacio Rodriguez 1:52:59
144 Miguel Martin 1:53:29
145 Gorka Lopetegi 1:53:43
146 Julen Román 1:56:05
147 Lierni Arozena 1:56:12
148 Ander Garmendia 1:56:29
149 Lander Bengoetxea 1:58:30
150 Mikel Arbiza 1:58:30
151 Ekaitz Alberdi 1:58:50
152 Juande Mateu 1:59:20
153 Javi Pavón 2:01:41
154 Peru Oreja 2:02:40
155 Ainhitze Kalonje 2:05:02
156 Alfonso Miguel 2:06:18
157 Iñaki Martínez 2:09:13
158 Asis Palazon 2:10:07
159 Montse Garmendia 2:12:10
160 Iñaki Miner 2:12:59
161 Manu Tomé 2:17:11
162 Etxahun Zerain 2:18:46
163 Ander Herranz 2:27:28
164 Unai Aierbe 2:27:28
165 Laura Guerrero 2:44:54
166 Oihan Lujanbio 2:44:54

*Negritaz, Urumea bailarako korrikalariak

Erlazionatuak

Ereñotzuko Mendi Lasterketa (Arrondo)

Kronika - Erredakzioa 2024 eka 03 Ereñotzu

Ereñotzuko Mendi Lasterketa (helmuga)

Kronika - Erredakzioa 2024 eka 02 Ereñotzu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!