Gaur arratsaldean, 17:00etatik 20:30etara, odola emateko aukera izango da Ereñotzuko Auzo Udalean. Estrakzioa egin nahi dutenak lokalera bertaratu behar du. Hernaniarrek bihar izango dute odola emateko aukera, arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara. Kasu honetan, aurretik eskatu behar da odola emateko hitzordua, goizean zehar 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.