Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak antolatuta, Pagoaga auzoa sakonago ezagutzeko aukera izango da gaur. Goizeko 10:45etan jarri dute hitzordua Ereñotzun, bertatik Benta Berrira joateko. Handik Naparraldera eta Pagoagara joango dira, «bertako istorioak eta ondarea bertako bizilagunen ahotik ezagutzeko».