Pasaiara irteera egingo dute bihar adinekoek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 24a, 00:00

60 urtetik gorako ereñotzuarrek irteera egingo dute bihar, Pasaiara, Olak Auzo Elkarteak eta Ereñotzuko Auzo Udalak antolatuta. Goizeko 09:30etan Ereñotzuko markesinatik abiatu, eta Pasai Donibanera joango dira. Bertatik, txalupaz iritsiko dira Albaola itsas museora, eta bisita gidatua egingo dute bertan. Ondoren, Pasai Donibanera txalupa berean itzulita, Ontziola jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldeko 18:00etan bueltatuko dira auzora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!