Iruditan

Kultur Aniztasunaren Eguna, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 19a, 20:22

Kultur Aniztasunaren Eguna ospatzeko, munduko jakiak izan dira protagonista Ereñotzun. Goizean Ur Mia elkartean prestatutako jakiak, arratsaldean dastatu dituzte frontoian. Giro ederra sortu da bertan, eta bertaratuen aurpegiei begiratu besterik ez zegoen, dastatu dituzten jakiak goxo-goxoak zeudela jakiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!