Maiatzaren 25eko irteeran izena emateko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 17a, 00:00

Albaola museoa bisitzatzeko aukera izango dute.

37 euro ordaindu beharko dira izena emateko, eta  Ereñotzuko Auzo Udalean hartu daitezke txartelak.

Maitzaren 25erako plan ederra antolatu du Olak Auzo Elkarteak, Ereñotzuko Auzo Udalaren laguntzarekin: Pasaiara irteera. 60 urtetik gorako pertsonentzat prestatutako irteera da eta izena emateko azken eguna gaur da. Irteeran apuntatzeko 37 euro ordaindu beharko dira, eta txartelak Ereñotzuko Auzo Udalean erosi daitezke. 

Albaola ezagutzeko aukera, maiatzaren 25ean

Maiatzaren 25ean, goizeko 09:30etan jarri dute hitzordua, Ereñotzuko markesinan; izan ere, goizeko 10:30etan, txalupa batean bertaratuko dira Pasaiako Albaola museora eta bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute izena eman dutenek. Bisita amaituta, 12:30etan, berriro txalupa hartu eta Pasai Donibanera joango dira, Ontziola jatetxean bazkaltzera. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute buelta Ereñotzura, Pasai Donibanetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!