Beste urte batez ospatuko dute Kultur Aniztasunaren Eguna, Ereñotzun, Txirrita eskolak eta Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta. Igande honetan izango da, eta munduko janariak jarriko dituzte erdigunean. Goizean zehar, 10:30etatik 13:30etara, herrialde ezberdinetako jakiak prestatuko dituzte, eta irekia izango da bertaratzea. Gonbitea luzatu diete auzotar guztiei, beste herrialde batzuetako jakiak prestatzen ikastera joan daitezen.
Jaki horiekin guztiekin, dastaketa egingo dute gero, arratsaldeko 17:00etan hasita, Ereñotzuko frontoian.
Ez da egun bakarreko ospakizuna izango, dena den. Izan ere, aste osoan zehar, kultur aniztasunari begirako hainbat ekintza izango dituzte Txirrita eskolan: dantza afrikarrak, ipuin kontalariak hizkuntza ezberdinetan, munduko jolasak, Euskal Herriko Ukrainiar Erakundeko kideen bisita...