Pasaiara irteera antolatu du Ereñotzuko Olak Auzo elkarteak, Ereñotzuko Auzo Udalaren laguntzarekin, maiatzaren 25erako. 60 urtetik gorako pertsonentzat prestatutako irteera da, eta izena emateko azken eguna ostirala dela zehaztu dute antolatzaileek. Maiatzaren 25ean, goizeko 09:30etan jarri dute hitzordua, Ereñotzuko markesinan; izan ere, goizeko 10:30etan, txalupa batean bertaratuko dira Albaola museora eta bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute. Bisita amaituta, 12:30etan, berriro txalupa hartu eta Pasai Donibanera joango dira, Ontziola jatetxean bazkaltzera. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute buelta Ereñotzura, Pasi Donibanetik.
Irteeran apuntatzeko 37 euro ordaindu beharko dira, eta txartelak Ereñotzuko Auzo Udalean erosi daitezke.