Martxan dago jada Ereñotzuko San Antonio jaietarako kartela hautatzeko lehiaketa. Maiatzaren 20ra arte aurkeztu daitezke kartelak, Ereñotzuko Auzo Udalera eramanda edota posta arruntez bidalita (Ereñotzu 2).
Lehiaketan parte hartzeko zenbait baldintza bete behar dira. Tamainari dagokionez, 12 zentrimetroko zabalera eta 32 zentrimetroko altuera izan behar dute aurkeztutako lanek. Bestalde, derrigorrezkoa izango da 'San Antonio Jaiak', 'Ereñotzu' eta '2024' hitzak kartelean txertatzea. Hortik aurrera, bakoitzaren irudimenaren esku geratzen da proposamen originala egitea.
Kartela amaitutakoan, bi gutunazal itxitan egin behar da entrega; batean kartela sartu behar da, eta bestean egilearen izen abizenak, helbidea eta kontaktua. Saritutako lanak 100 euro jasoko ditu, eta kartela Olak Auzo Elkartearen jabetzan geratuko da.