Urteroko ohiturari jarraituz, gaur egingo dute Atsolorra, 2023an jaiotako haur ereñotzuarrei ongietorria emateko. Auzo Udaleko aretoan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Ohi bezala, jaioberriei eta gurasoei eskainitako festa xumea egingo dute, auzotar guztiei irekia, denen artean babesa erakusteko. Musika eta bertsoak izango dira, eta baita merienda ere. Aldibereko itzulpena egingo dute.