'Euskara eta kulturartekotasuna' proiektua ezagutzeko zita daukate gaur Ereñotzuko gurasoek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 17a, 00:00
Talde eragileko hainbat kide, Txirrita eskolako atarian.

Arratsaldeko 16:30etan izango da aurkezpena, Txirrita eskolan. Aldibereko itzulpena eta zaintza zerbitzua eskainiko dute, eta guraso guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea eta deia.

Euskeraren arnasgunea da Ere­ñotzu, bertako bizilagunek euskeraz egiten baitute gehien; baina, era berean, gero eta gehiago dira auzora etorritako ereñotzuar be­rriak, euskeraz ez dakitenak. Hori horrela, 'Euskara eta kulturartekotasuna' proiektua jarri dute martxan Txirrita eskolaren inguruan, UEMAk gidatuta.

Horrekin, 'bertako-ez ber­ta­ko' dikotomia apurtu nahi dute, eta gatazkak konpondu: euskeraz bizitzen jarraitu, baina euskeraz ez dakitenei erraztuz ulermena eta partehartzea, guraso bileretan adibidez.

Urritik ari da lanean talde bat, hainbat eragileren partehartzearekin: guraso euskaldunak eta erdaldunak, Katiluzar Guraso Elkartea, Ereñotzuko Auzo Udala, Olak Au­zo Elkartea eta Hernaniko Udala. Eta orain arte landu dutena, ikastetxeko gurasoei aurkeztuko diete gaur: arratsaldeko 16:30etan, Txirrita eskolan bertan.

Aldibereko itzulpen zerbitzua izango da, eta baita zaintza zerbitzua ere. Meriendarik ez da faltako, gainera. Guraso guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea eta deia: «Oso garrantzitsua da ahalik eta guraso gehien bertaratzea», nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!