Apirilaren 14an egingo dute Ereñotzuko Ur-mia solas elkartean 2023-2024 aldiko urteko batzarra

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 7a, 00:00
Elkartean izango da batzarra.

Horrez gain, elkartetik jakinarazi dute apirilaren 30a izango dela urteko bazkarian izena emateko azken eguna.  Juntatik auzotar guztiei luzatu egin diete bazkide egiteko gonbidapena. 

Datorren igandean, hilaren 14an, egingo dute Ereñotzuko Ur-mia solas elkarteko kideek 2023-2024 aldiko urteko batzarra. Igandeko goizeko 10:00etan jarri dute lehenengo deialdiko hitzordua, eta 10:30etan izango da bigarrena, elkartean bertan.

Batzarraz gain, beste zenbait ohar ere zabaldu dituzte Ur-miatik. Urteko bazkarirako dagoeneko jarri dute eguna; maiatzaren 4an izango da, eta apirilaren 30era arte mantenduko dute zabalik izena emateko epea. Horretarako, elkartean bertan apuntatu edo 688 609 552 telefono zenbakira deitu behar da.

Azkenik, elkarteak gonbidapena luzatu die auzotar guztiei, auzotar berriei bereziki, elkarteko bazkide egiteko. Horretarako, lehenago aipatutako telefono zenbakira deitu, edo bazkide baten bidez juntako kideren batengana jo behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!