Olak Auzo Elkarteak, bihar Batzarra

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 00:00

Olak Auzo Elkarteak ohiko batzarra izango du bihar Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan. 19:30etatik 20:30etara izango da eta 2023-2024an egindakoak eta egitekoak azalduko dira. Herri garapen proiektuaren azalpenak ere emango dira. Lanketa honek hiru ardatz izan ditu: herritarren aktibazioa, ondare eta identitate gaien inguruan; Ereñotzuko zentralaren inguruko lanketa; herri antolaketa edo gobernantzaren inguruko hausnarketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!