Auzoko heldu ugari bertaratu ziren ostiraleko tailerrera

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 17a, 00:00
Auzo Udalean eskaini zuten tailerra Osakidetzako erizainek.

Joan den ostiralean, auzoko adinekoentzako 'Erorketak saihesteko' tailerra antolatu zuten, eta auzotar ugari bertaratu ziren Auzo Udalera. Ttapa-ttapa egitasmoaren baitan antolatutako ekintza izan bazen ere, guztientzat izan zen irekia «baita Tttapa-ttapan parte hartzen ez dutenentzat ere». Gustura egon ziren auzoko helduak, Osakidetzako erizainek eskeini zuten tailerrean.

Laister, elikaduraren inguruko tailerraz gozatzeko aukera ere izango dute helduek; xehetasunak aurrerago emango dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!