Astelehenean hasi zituzten Aranzadiko kideek Sagastietako Lepua III monumentu megalitikoko indusketa lanak. Bihar izango dute bertako azken lan eguna, eta bizilagunek monumentu megalitikoa bisitatzeko aukera izango dute.
10:00etan abiatuko dira plazatik, eta lanketa egin duten eremuan jasoko dituzte zientzialarien azalpenak. Izena ereinotzu@ereinotzu.eus helbidean edo 943 55 10 00 telefonoan eman daiteke.