Gaur arratsaldean helduei zuzendutako ipuin kontaketa eskainiko du Dorleta Kortazar Alkozek. Ereñotzuko ludotekan izango da saioa, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan, '80 amandre' izeneko kontaketa egingo du Kortazarrek. Jarduera hau Olak Auzo Elkarteak eta Katiluzar Guraso Elkarteak antolatu dute, martxoaren 8ko egitarauaren barruan.