Auzotarrak elkartuta, gaur egingo dute Auzo Udalaren urteko batzarra

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Ahalik eta auzotar gehien bertaratzeko deia luzatu du Auzo Udalak.

Goizeko 10:30etan izango da auzo batzarra, Ereñotzuko Auzo Udaleko areto nagusian.

Gaur goizerako jarri du hitzordua Ereñotzuko Auzo Udalak, urteko batzarra egiteko. Goizeko 10:30etan izango da, Auzo Udaleko areto nagusian; eta ereñotzuar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia.

Auzo batzarrean, ohi bezala, aurreko urteari errepasoa egingo diote aurrena. 2023an egindakoak aipatuko dituzte, eta iazko aurrekontuaren likidazioa ere emango dute aditzera. 

Ondoren, 2024ari helduko diote: aurreikusitako proiektu eta egitasmoen berri emango dute, eta urteko aurrekontua aurkeztuko dute. Galderen tartea zabalduko dute azkenik, auzotarren zalantzak argitzeko.

Landuko diren gaiek «auzoarentzat duten interesa ikusita», Auzo Udalak nabarmendu du komeni dela ahalik eta auzotar gehien elkartzea. Horregatik, ereñotzuar guztiei gonbitea luzatzearekin batera, eskatu diete inguruan interesa izan dezaketen guztiei abixua emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!