Lehendakari Txapelketako bigarren tiraldia egingo dute bihar, Belauntzan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Belauntzako bolatokian bailarako zenbait bolari arituko dira Lehendakari Txapelketako bigarren tiraldian. Aurreko asteburuko emaitzei dagokienez, Ibon Miner ereñotzuarra dago ondoen kokatua. Lehenengo tiraldia bigarren postuan amaitu zuen Minerrek, 45 brilarekin. Aner Miner, aldiz, laugarren postuan dago une honetan, Ereñotzuko tiraldian 43 brila eskuratu ondoren. Biharkoaz gain, beste bi tiraldi izango dira Lehendakari Txapelketan; lehenengoa Herreran, martxoaren 10ean; eta Mutiloan bigarrena, martxoaren 17an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!