Auzo batzarra bihar, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 00:00

Bihar goizean egingo du urteko batzarra Ereñotzuko Auzo Udalak. 10:30etan izango da, Auzo Udaleko areto nagusian; eta auzotar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia. Bertan azalduko dituzte 2023an egindakoak, eta aurkeztuko dituzte 2024rako asmoak eta aurrekontua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!