Epelen barrena bigarren ibilaldia egin dute ondarebidean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 28a, 00:00
Ibilian ibiliz Epele ezagutzeko aukera izan zuten ibilaldira apuntatu zirenek.

Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak antolatuta bigarren Ondarebidea egin zen asteburuan. Auzoko ondarea paseatuz ezagutzeko ibilbidea Epelen barrena egin zuten, eta Epeleko Etxeberrin, Irubiden, Bordan, Epele Torren, Errotan eta Añuan egin zituzten geldialdiak, leku horien berri jasotzeko. Ibilaldia bukatzean mokadu bat egingo dute, Epeleko aterpean. Bigarren ibilbidean ere jende asko bildu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!