Ibon Miner bigarren, Lehendakari Txapelketako lehenengo tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00
Ereñotzuko bolatokian egin zuten Lehendakari Txapelketako lehenengo tiraldia.

Emakumezkoetan laugarren postuan amaitu zuen tiraldia Martxeli Kanflankak.

Igandean jokatu zuten Ereñotzuko bolatokian Lehendakari Txapelketako lehenengo tiraldia. Emaitza onak lortu zituzten bailarako bolariek, eta sailkapeneko goiko postuetan kokatu dira. 

Guztietan onena Ibon Miner ereñotzuarra izan zen. Tiraldia bigarren postuan amaitu zuen, 45 brilarekin. Aner Miner ereñotzuarrak ere tiraldi ederra egin zuen, eta 43 brila botata laugarren postuan bukatu zuen.

Gainontzeko bolariei dagokioenez, zazpigarren izan zen Joxe Mari Etxebeste (41 brila), hamaikagarren Mikel Arroio (38 brila), hogeita bosgarren Fermin Zuloaga (33 brila), hogeita hamargarren Leandro Miner (30 brila) eta hogeita hemeretzigarren Patxi Loreak (24 brila). 

Emakumezkoen kategorian Martxeli Kanflanka izan zen bailarako onena; laugarren postuan amaitu zuen, 34 brilarekin. Rosa Santos, berriz, bederatzigarrena izan zen (16 brila). 

Guztira, lau tiraldi izango ditu Lehendakari Txapelketak: Belauntzan izango da bigarrena, igande honetan; Herreran hirugarrena, martxoaren 10ean; eta Mutiloan azkenekoa, martxoaren 17an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!