Hirugarren postuan amaitu zuen Pikabeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00
Igoin Pikabea ereñotzuarra, finalerdietako proban.

Proba gogorra osatu zuten gazte mailan, eta 8 minutu eta 27 segundu behar izan zituen ereñotzuarrak.

Igande eguerdian jokatu zituzten, Azpeitiko Izarraitz pelotalekuan, Urrezko Aizkolari Txapelketako finalak. Gazteen mailan Igoin Pikabea ereñotzuarra aritu zen, eta hirugarren postuan amaitu zituen lanak, 8 minutu eta 27 segundutan. 

Gazte mailan irabazlea Jon Erdozia nafarra izan zen (7:22), bigarren postuan Aritz Oiarbide sailkatu zen (7:30) eta Jokin Larrieta izan zen azken sailkatua (9:27).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!