Igoin Pikabea 22 urte azpikoen mailan finalera

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 00:00

Igoin Pikabea, Oñatiko Foru Plazan. Argazkia: Egur Sport.

Aurten mailaz igo da aizkolari ereñotzuarra eta banakako finalean sartu da Urrezko Aizkolari txapelketan.

Igoin Pikabeak 22 urtez azpiko Urrezko Aizkolarien Banakako finalera sailkatzea lortu zuen igandean, Oñatiko finalerdian. Lau aizkolari aritu ziren nor baino nor, finalerako bi posturen bila, bi 45 ontzako lanean, eta Pikabeak bigarren amaitu zuen bi minutu eta 37 segunduko denborarekin. Jon Erdoziak irabazi zuen bigarren finalerdi hau 2:31ko denborarekin. Finaletik kanpo geratu ziren isidro Velasco (3:08) eta Oier Mitxelena (3:21).  

Finala datorren otsailaren 25ean jokatuko da Azpeitiko Izarraitz frontoian. Banakako txapelketa hau Binakako Nagusienekin batera jokatuko da. 22 urtez azpikoen txapelketan 16 aizkolari aritu dira lehian eta lau pasa dira finalera, horien artean aipatutako Pikabea. Pasa den urtean, Gazteen mailan lehiatu zen eta jokoan zeuden lau txapelketak irabazi zituen ereñotzuarrak. Aurten salto egin du mailaz, baina horrek ez du geldiarazi. Maila bikainean ari da eta dagoeneko lehenengo finalera sailkatzea lortu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!