'20.000 especies de abejas' Primeran plataforman ikusgai, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 5a, 00:00

Bertan Estibaliz Urresola zuzendariaren lana doan ikusteko aukera izango da.

Estibaliz Urresola Ereñotzun bizi den zuzendariaren '20.000 especies de abejas' pelikula Primeran plataforman ikusgai dago jada. Beraz, Urresolaren lana EITBren doako streaming plataforman ikusteko aukera izango da hemendik aurrera. 

Ibilbide arrakastatsua izaten ari da pelikula, eta horren erakusgarri argia da lortutako sarien zerrenda luzea. Azken bi garaikurrak Feroz Sarietan eskuratu zituen filmak, eta oraindik sari potoloak lortzeko aukera du. 

Urrutira joan gabe, larunbat honetan bertan egingo dute Valladoliden Goya Sarietako sari banaketa ekitaldia. '20.000 especies de abejas' faborito nagusietako bat da, 15 izendapen jaso baititu guztira; horien artean pelikula onenearen sarirako, zuzendari nobel onenaren sarirako edota gidoi original onenaren sarirako izendapenak.

Gainera, alor teknikoan ere sariak jasotzeko aukera du filmak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!