Bi garaikur gehiago lortu ditu '20.000 especies de abejas' filmak, Feroz sarietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 00:00

'20.000 especies de abejas' pelikulako taldea, Feroz Sarietan.

Arrakasta izan du Urresolaren lanak Feroz Sarietan, eta begibistan ditu jada Goya Sariak.

Ibilbide arrakastatsua izaten ari da Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' pelikula. Sari ugari lortu ditu dagoeneko, eta bi gehiago eskuratu ditu asteburuan, Feroz Sarietan: drama kategoriako pelikula onenaren saria irabazteaz gain, antzeztaldeko aktore onenaren saria jaso du Patricia Lopez Arnaizek. 

Pelikulako lan taldearen zati bat igo zen oholtzara saria jasotzera, eta hitzartze hunkigarria osatu zuten denen artean. Talde lanaren garrantzia, egindako lana eta emakumeen rola nabarmendu zituzten, besteak beste. Txalo zaparrada haundi batekin agurtu zituzten amaieran. 

Goya sariak begibistan

Orain arte lortutakoari ginga jartzeko aukera izango du '20.000 especies de abejas' filmeko taldeak, begibistan baitago Goya Sarietako ekitaldia. Otsailaren 10ean izango da sari banaketa, eta faborito nagusietako bat da Urresolaren lana. Guztira 15 izendapen jaso ditu pelikulak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!