Mus txapelketako kanporaketak, Irrintzin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 21a, 00:00

Pasa den urteko argazkia, Ereñotzuko Irrintzi tabernan.

Gaur arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, eta bikote irabazleak Fagollagan otordu bat eskuratuko du, auzo elkartearen eskutik.

Pasa den urteko azaroan eman zitzaion hasiera Euskal Herriko XV. Mus Txapelketa nazionalerako kanporaketari. Gaurkoan, hitzordu garrantzitsua dute mus jokalariek Ereñotzuko Irrintzi tabernan, arratsaldeko 16:00etan jokatuko baitute kanporaketa. Eta ez da nolanahiko kanporaketa izango, sari ederra eskainiko baitu Olak Auzo Elkarteak bikote irabazlearentzat: Fagollagan otordu bat. 

Herrikako kanporaketak otsailaren 25era arte jokatuko dira, eta martxoaren 9an, zazpi herrialdeetako kanporaketak jokatu ostean, martxoaren 23an izango da final nazionala, Zuberoako Altzai herrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!