Astelehenean, egitarau kulturala osatzeko bilera

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 12a, 00:00

Urte hasierarekin batera, auzotarrei eskaintza kultural zabala luzatzeko asmoz, Olak Auzo Elkartea martxan jarriko da urteroko ilusio eta gogoarekin. Eskaintza kulturala zabaltzea da aurtengo helburua eta horretarako auzotarrei egiten diete dei datorren astelehenean, hilak 15, 19:00etan Auzo Udaleko areto nagusira azaldu eta denon artean programazioari ekiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!