Ipuin kontaketa gaur, Ereñotzuko ludotekan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 30a, 00:00

Ludotekan izango da saioa.

Miriam Mendoza zarauztarra izango da kontalaria eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa.

Etxeko txikienek badute gaur arratsalderako plana. Ipuin kontaketa antolatu du Olak Auzo Elkarteak Ereñotzuko ludotekan, arratsaldeko 17:00etan. 'Xelebrekeriak ugari, egia ala gezurra ezetz igarri', izen hori jarri diote saioari, eta 2 urtetik 12 urtera bitarte dituzten haur eta gaztetxoek izango dute bertaratzeko aukera.  Miriam Mendoza zarauztarra arituko da kontalari lanetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!