'Xelebrekeriak ugari, egia ala gezurra... Ezetz igarri!'. Horixe da etziko ipuin kontaketari jarri dioten izenburua. Ereñotzuko ludotekan elkartzeko deia egin dute, arratsaldeko 17:00etan. 2-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioa antolatu du Olak auzo elkarteak, eta Miriam Mendoza izango da kontalaria.