Ereñotzuko lurrei buruzko hitzaldia eskainiko du Mikel Etxeberriak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 00:00

Olak auzo elkarteak antolatuta, Ereñotzuko lurrei buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, arratsaldeko 19:15etan, Mikel Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saileko kideak. Auzo udalak erositako lurretan egin daitekeenari buruzko ideiak jasotzea da antolatzaileen asmoa. Ludotekan izango da hitzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!