Ondarebideak ezagutzeko irteera gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 26a, 00:00

Gaur goizean, Ondarebideak ezagutzera aterako dira zenbait herritar, Olak Auzo Elkarteak antolatutako irteerarekin. Goizeko 10:45etan jarri dute hitzordua Ereñotzuko plazan, kotxez joateko, eta Lastaolako zentralean hasiko dute paseotxoa, 11:00ak aldera. Ibilaldian zehar, bertako biztanleek inguruko hainbat kontu partekatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!