Esne Beltzak iragarri du 2025ean amaituko duela bere ibilbidea

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 24a, 14:34

Gaur argitaratu dute 'Esne Bidea' disko berria, eta agur bira bat egingo dute datorren urtean zehar. 

2025ean amaituko da Esne Beltzaren ibilbidea. Halaxe iragarri du gaur Xabi Solano ereñotzuarrak, Bilboko Bira Kultur Gunean eskainitako prentsaurrekoan. 'Esne Bidea' disko berria aurkeztu dute bertan, eta iragarri dute agur bira bat egiteko baliatuko dutela urte berria, 2025ean ibilbidea borobiltzeko. 

Halaxe azaldu du Solanok hartutako erabakia: «Garrantzitsua zen guretzat ziklo bat ixtea. 16 urteko ibilbidea dugu atzean, eta gure gustuko disko bat osatuta utzi nahi genuen. Jarraitzaile izan ditugun milaka horien aurrean zuzenekoak eskaini eta agurtzeko urte oso bat hartuz, urratsak neurtuz eta lasaitasunez. Hau dena ospatu egin nahi dugu Esne Beltza osatzen duten guztiekin; entzuleak, musikari lagunak, jarraitzaileak, hedabideak... Denak zaku berean sartuta. 2024ko zuzeneko bakoitza festa eder bat izango da, eta azken kontzertua izango da 2025ean eskainiko dugun bakarra». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!