Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmak zazpi nominazio jaso ditu Feroz Sarietarako

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Zuzendari onena, film dramatiko onena, errepartoko aktore onenak, gidoirik onena, trailer onena eta kartelik onenerako izendatu dute.

Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako lehen film luzeak, 20.000 especies de abejas-ek, zazpi izendapen ditu Espainiako Informatzaile Zinematografikoen Elkarteak emandako Feroz sarien hamaikagarren edizioan. Gariza Filmsek eta Inicia Filmsek ekoitzitako film honek honako kategoria hauetan lortu ditu izendapenak: Film dramatiko onena, Zuzendaritza onena, Film bateko antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Ane Gabarain eta Patricia López Arnaiz), Film bateko gidoi onena, Trailer onena (Liviu Neagoe) eta Kartel onena (Cristina Hernández Bernardo). Sari banaketa ekitaldia Madrilen izango da 2024ko urtarrilaren 26an.

 

Izendapenak eta sariak Mundu osoan zehar Ereñotzun bizi den zuzendariaren pelikulak

Izendapen hauek José María Forque Sarien hogeita laugarren ediziorako izendapenei gehitzen zaizkie, non Fikziozko Film Luze Onenaren eta Zinema eta Balioetan Hezteko kategorietarako hautagai den. Sari banaketa ekitaldia Madrilen egingo da abenduaren 16an.

Gainera, filmaren zuzendari eta gidoilari Estibaliz Urresola Solagurenek 20.000 especies de abejas-en ibilbide nabarmenari gehitu zaion azken saria jasoko du asteburu honetan Zaragozako Zinemaldian: film laburretik luzerako Augusto saria.

Izendapen hauek estatu mailako eta nazioarteko zinemaldietan 20.000 especies de abejas-ek berriki lortutako sei sariei gehitu behar zaizkie: Vianako Printzea Saria zuzendaritza onenari eta Berdintasun Saria Tuterako Opera Priman; First Feature Saria Leiden International Film Festivalen; International Competition Special Mention Kyiv International Film Festival Molodist jaialdian; Midi Libre Audience Award Montpellierreko Cinemeden; Ethical Film Award Tokyoko Cindeko Nazioarteko Jaialdian.

Veomac eta Veogaudí plataformetan eskuragarri dago pelikula. 15 hautagaitza ere baditu Goya sarietarako. Gainera, 2024ko Europako Publikoaren LUX Zinema Sarirako eta European Discovery - Fipresci 2023 kategorian Europako Zinemaren Akademiaren Sarietarako izendatuta dago filma.

Filmaren helburua ikusleek trans ume bat duten familiaren gorabeherak sentitzea da. Gidoiaren muina 2018an Ekai Lersundi ondarrutarraren suizidioa izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!