Ereñotzuko ondarea ezagutzeko paseotxoa antolatu du iganderako, Olak Auzo Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 23a, 00:00

Lastaolako zentralean hasiko dute paseotxoa. Argazkia: ereñotzu.eus

Goizeko 10:45etan jarri dute hitzordua Ereñotzuko plazan, kotxez joateko Lastaolako zentralean. Ibilbidea Lastaolako zentralean hasiko da, 11:00etan.

'Ondarebideak' izeneko irteeratxoa antolatu du Olak Auzo Elkarteak, iganderako. Paseatuz, Ereñotzuko ondarea ezagutzeko tartea izango du bertaratzen den orok, beraz, igande goiz paregabea pasatzeko aukera ederra izan liteke.  Goizeko 10:45etan jarri dute hitzordua Ereñotzuko plazan, kotxez joateko Lastaolako zentralera, «ahal den ibilgailu gutxien mugitzeko», azaldu dute antolatzaileek. 11:00etan hasiko da paseotxoa Lastaolako zentralean, eta bertatik Intsusadin barrena, Anton Kalera joango dira; eta ibilaldia amaituko dute Ereñotzuko frontoian, mokadu eder batekin. Bidean doazela, bertako biztanleek inguruko hainbat kontu ere partekatuko dituzte. Olak Auzo Elkarteak aditzera eman du, eguraldi txarra eginez gero, ibilaldia azteratu egingo dela, eta abisuak helaraziko direla. Era berean, honelako ekintza gehiago antolatzeko asmotan direla aitortu dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!