Azaroaren 12an, igandean, Felix Ugarte elkarteak Etxolaberriko meatze gunera bisita gidatu bat antolatuko du herritarrentzat. Horretarako, Ugaldetxoko parkinean goizeko 09:00etan, geratuko dira, eta goiz txangoa izango da. Benetan inguru paregabea da. Egindako ikerketen arabera balio haundikoa da bailaran eta gauza asko dago ikusteko. Aukera izango dute gozatzeko.