Txertoa jartzeko izenematea, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 3a, 00:00

Azaroaren 8an, gripearen eta Covid-19aren aurkako txertoa jarriko diete adinekoei, goizeko 11:00etan hasita, Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan. Txertoa jarriko zaie 60 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoa dutenei eta haurdunei. Beraz, bi txertoetako edozein hartzeko, Auzo Udalera bertaratu edota 943 55 10 00 telefonora deitu, eta horretarako azken eguna da gaurkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!