Ttapa-ttapa Ereñotzun, ostiralean hasita

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 30a, 00:00

Ekimenerako boluntarioak behar dira, beraz, laguntzeko prest dagoenak deitu dezala 943 55 10 00 zenbakira. 

«Ibiltzea osasuna» dela azpimarratu du Ereñotzuko Auzo Udalak, eta horrenbestez, 60 urte baino gehiagoko auzotarrei zuzendutako Ttapa-ttapa ekimena antolatu du, Ereñotzun.  Ostiralean izango da aurreneko irteera, eta horretarako hitzordua jarri dute, goizeko 09:45etan, Ereñotzuko frontoian. Era berean, garraioagatik bertaratzeko aukerarik ez duenak, Ereñotzuko Auzo Udalak laguntza eskainiko duela ere azaldu du. 

Ttapa-ttapa irteerarako boluntarioak behar direla ere jakinarazi du auzo udalak, eta, beraz, laguntzeko prest dagoenak 943 55 10 00 telefonora deitu dezake. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!