Udazken ederra ari dira pasatzen ereñotzuarrak, Olak Auzo Elkarteak antolatu dituen ekintzekin. Eta gaurko, bizikletak konpontzeko tailerra antolatu du, 14 urtetik gorakonetzat. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute tailerra, eta azaroaren 6rako, eta 13rako ere tailer bana antolatu dute.