Taldekakoaren bigarren partida gaur Ur Miak, Ostadarren kontra Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 27a, 09:10

Arratsaldeko 19:30etan jokatuko dute tiraldia, Ereñotzuko bolatokian, Gipuzkoako Taldekako Txapelketan.

Gaur arratsaldean jokatuko du Ur Miak, Ereñotzuko bolatokian, Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren bigarren partida. Ostadarren kontra ariko dira, 19:30etan hasiko den tiraldian.

Estreinako jardunaldian Ategorrietari irabazi ondoren, atseden hartu zuten ereñotzuarrek joan den astean. Horretan, Ategorrietak 9-7 irabazi zion Ostadarri, lasartearrek denera brila gehiago bota zituzten arren. Etxeko bolatokian garaipena lortu nahi dute ereñotzuarrek, multzoko aurreneko postua eskuratzeko bidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!