Aizkolari txapelketa, gaur eguerdian pelotalekuan eta jan-edana, arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 22a, 00:00

Gaur, egun potoloa biziko dute Ereñotzun, eguerditik aurrera. 12:00etan Gizonezko Gazteen Gipuzkoako aizkolari txapelketa antolatu da pelotalekuan. Unai Etxeberria, Kimetz Oñederra eta Igoin Pikabea ereñotzuarrak hartuko dute parte. 45 ontzako bi enbor eta bi kanaerdiko moztu beharko dituzte. Emakumezkoen aizkora eta harrijasotze erakustaldia ere izango dira Malen Barrenetxea, Ane Zapirain, Udane Ostolaza eta Maddi Gesalagarekin. Arratsaldean, 17:00etan, gaztain jana, sagardo probaketa, tortila txapelketa izango dira, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!