Gazte Txokoa martxan da, ostiraletan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 9a, 00:00

Ikasturte honetan ere, Gazte Txokoa eskainiko dute Ereñotzun, Olak Auzo Elkarteak eta Ereñotzuko Auzo Udalak antolatuta. Ostiraletan egingo dituzte saioak, ludotekan, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 19:00ak arte. DBHko gazteei zuzendutako zerbitzua da Gazte Txokoa, eta Enara Arruti auzotarra arituko da begirale lanetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!