Beste ikasturte batez, Berriketan egitasmoa jarriko dute martxan Ereñotzun, Olak Auzo Elkartearen eskutik. Etzi hasiko dituzte saioak, eta asteazkenero elkartuko dira auzoko adinekoak, Auzo Udaleko aretoan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Solasean, kartetan, sudokuak egiten... ariko dira bertan.
Irekia da, eta bertara animatzeko gonbitea luzatu diete auzoko adineko pertsona guztiei.