Haurrentzako eskulan tailerra eskainiko dute Ereñotzun, ikasturte honetan ere, Hernaniko Udalak antolatuta. Astearte arratsaldeetan izango da, eta bi taldetan banatuko dituzte: HH4 eta LH2 mailen artekoak aurrena, 16:45etatik 17:30etara; eta LH3 eta LH6 artekoak ondoren, 17:30etatik 18:30etara. Enara Macicior Ollo auzotarra ariko da begirale gisa.
Doakoa da tailerra, baina izena eman behar da aldez aurretik. Dagoeneko zabalik dago epea, eta irailaren 22ra arte apuntatu daiteke, Auzo Udalean.
Helduen ikastaroetan izena emateko aukera, gaurtik
Bestalde, gaur bertan zabalduko dute izenemate epea, Ereñotzuko ikastaroetan: entrenamendu funtzionala, yoga eta aerobik-fitness. Auzo Udalaren webgunean (ereinotzu.eus) eman daiteke izena, edo Auzo Udalean bertan. Astearte eta ostegunetan izango dira entrenamendu funtzionaleko ikastaroaren saioak (18:00-19:00), eta baita yoga saioak ere (17:00-18:30). Aerobik-fitness ikastaroa, berriz, astelehen eta asteazkenetan egingo dute (18:00-19:00). Izenemateen arabera, posible da aldaketak izatea ikastaroen ordutegietan.