Fagollagako zentralean hitzordu ederra, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 00:00

Izan ere, 'Ta argiya iñ zan' proiekzio emanaldia antolatu du Olak Auzo Elkarteak, Fagollagako zentralean.

Eli Pagola ereñotzuarrak eta Ainhoa Gutiérrezek garatutako lan artistikoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek gaur, 'Ta argiya iñ zan' proiekzio emanaldiarekin, Olak Auzo Elkartearen eskutik. Fagollagan izango da emanaldia, eta lekuak hala eskatuta, bi txanda izango dira; aurrenekoa arratsaldeko 18:00etan hasiko da; eta bigarrena, aldiz, 19:00etan. Gogoratu bertaratzeko beharrezkoa zela aurrez izena ematea. 

Fagollagan aparkatzeko leku gutxi izan ohi dela eta, Olak Auzo Elkarteak kotxeak partekatzeko gomendioa luzatu du. Hala ere, Fagollaga jatetxeak aparkalekua erabiltzeko baimena eman du, beraz, bertan aparkatzeko aukera izango dute emanaldia ikustera doazenek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!