Irailaren 6an, 'Ta argiya iñ zan' instalazioaren proiekzio-emanaldia eskainiko dute Ereñotzuko Fagollagako zentralean, Olak Auzo Elkartearen eskutik. Eli Pagola ereñotzuarrak eta Ainhoa Gutierrezek garatutako lan artistiko honek, Urumea ibaiko energia sorkuntza eta eraginak ditu oinarri. Antolatzaileek jakinarazi dute, bi txanda izango direla asteazkenean. Aurreneko txanda izango da arratsaldeko 18:00etan; eta bigarrena, aldiz, 19:00etan. Aforo kontuak direla eta, aurrez izena ematea beharrezkoa dela aitortu dute antolatzaileek, beraz, bertaratzeko interesa duen orok, Whatsapp bidez mezua bidali beharko du 688 780 356 zenbakira, izena eta aukeratutako ordutegia adieraziz.
Era berean, antolatzaileek ohartarazi dute kontutan izateko Fagollagan aparkaleku gutxi izan ohi dela; horregatik, kotxeak betetzeko gomendioa luzatu diete herritarrei. Horrez gain, Fagollaga jatetxeak baimena eman du bertako aparkalekua erabiltzeko, eta beraz, nahi duenak aukera du oinez edo bizikletan gerturatzeko Fagollagako zentralera.