Arrakalak lana prestatu du Sofia Arostegi margolari ereñotzuarrak, eta Donostiako bi arte galerietan ikus daiteke emaitza. Antiguo auzoko Arteztu galerian erakusketa bat dauka martxan Arostegik, uztailaren 3ra arte luzatuko dena. Alde Zaharreko Ekain galerian, berriz, 'Artista gonbidatua' gisara dago, eta bere 5 koadro ikus daitezke bertako erakusketa gelan uztailaren 8ra arte.
Arostegiren lana koadro abstraktuetan oinarritzen da, naturarekin lotura zuzena dute, eta inguruko testurak nabarmendu ditu lan osoan: «Olioak eta pastelak nahastuaz, urdin kolore gamak erabiliaz, textura organikoa duten paisaiak sortu ditu».