Hirugarren izan da Alex Ugalde Ormazabal epeletarra Espainiako Arrantza Txapelketan, eulizko salmonidoetan. 69 punturekin bukatu zuen, eta bi galiziar soilik aritu ziren hobeto: José Luis Fernández (30 puntu), eta Alberto Luengo (65). Estatu osoko 128 arrantzalek hartu zuten parte txapelketan. Ekainaren 15etik 18ra jokatu zen, Leongo Órbigo ibaian; eta Euskadiko selekzioak deituta aritu zen Ugalde, 10 taldekiderekin.