Polaina eta Artola Mus Txapelketako garaile

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 13a, 00:00

Axier Polainak eta Joanex Artolak irabazi zuten 36. mus txapelketa.

Hernaniar gazteek lortu zuten txapela, Ereñotzuko San Antoniotako 36. Mus Txapelketan. 

Ostiral iluntzean jokatu zen, Ereñotzuko Ur-mia elkartean, San Antoniotako 36. Mus Txapelketa. Parte hartzaile ugari izan ziren bertan, 23 bikote osatu zituzten, eta giro ederrean jokatu zituzten txapelketako partiduak. 

Garaileak Axier Polaina eta Joanex Artola hernaniar gazteak izan ziren, eta txapelarekin itzuli ziren etxera. Bigarren postuan Pello eta Jabier geratu ziren; hirugarrenean Joxe Mari eta Juan Miel; eta laugarrenean Tutu eta Julian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!