San Antonio egunarekin batera, eguerdiko 12:00etan lehertuko dira suziriak Ereñotzun, auzoko festei hasiera emateko. Enara Mazizior, Enara Arruti eta Laiene Pikabea kirolariek piztuko dute suziria, eta ekintzez jositako egitarauari hasiera emango diote.
Herri kirolak eta bertsolariak izango dira gaur goizean, eta gazteen pelota partiduak jokatuko dira arratsaldean. Eguna amaitzeko, txosnak antolatutako oilasko jatea egingo dute, Ereñotzuko plaza txikian.
Festak jarraipena izango du asteburuan
San Antonio eguna pasata, asteburuan izango du jarraipena festetako egitarauak. Ostiralean haurrak izango dira protagonista, Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdiarekin, eta Katiluzar Guraso Elkarteak antolatutako jolasekin. Gauean herri afaria egingo dute frontoian, eta, beste musikari batzuen artean, Onki Xin taldearen kontzertuak girotuko du gaua.
Larunbatean, Bola eta Toka tiraldiez gain, aizkora eta korrika desafioa izango da, Ibai Soroaren eta Suharri Rodríguez 'Paolla' ereñotzuarraren artean. Arratsaldeko lehia baretzeko, Laiotz taldeak kontzertua eskainiko du, goizaldera arte. Autobus zerbitzu bereziak izango dira larunbat gauean, Hernanira joan etorriak egiteko.
Igandean amaituko dira 2023ko San Antonioak. Eguerdian Sagardo dastaketa izango da plazan, eta arratsaldean Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Eñaut Martikorena arituko dira kantuan.
SAN ANTONIOAK 2023
EREÑOTZU
EKAINAK 13
08:00 Meza.
10:30 Meza nagusia.
12:00 Jaien hasiera auzoko emakume kirolarien eskutik: E. Mazizior, E. Arruti eta L. Pikabea.
Ondoren herri kirolak Ereñotzuko plazan:
Harri jasotzaileak: Lierni Osa eta Xabat Olaizola.
Aizkolariak: Malen Barrenetxea, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Oihana Fdez. de Barrena eta Julen Gabirondo.
12:30 Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariak.
17:30 Gazteen pelota partiduak:
A. Legarreta - J. Zabala/
M. Esnal - I.Arruti
A. Labaka - O. Arsuaga/
I. Ormazabal - L. Zugasti
20:30 Oilasko jatea plaza txikian.
EKAINAK 16
15:00 Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
16:30 Haur jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: merienda, jolasak, ginkana...
20:45 Denok plazara!
21:00 Herri afaria frontoian (txartelak Irrintzi tabernan, bihar arte).
Ondoren Oiartzungo Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Amigorenaren kantaldia.
01:30 Onki Xin taldearen kontzertua eta DJ DZ goizaldera arte.
EKAINAK 17
11:00-13:00 Puzgarriak frontoian.
17:00-19:00 Bola eta Toka. San Antonio jaietako saria eta Hernaniko Bola Txapelketako lehen tiraldia.
18:30 Aizkora eta korrika desafioa:
Ibai Soroa - Suharri Rodriguez
- 4 enbor etzanda (45 ontzakoak), 4 kilometro korrika eta 4 enbor zutik (45 ontzakoak).
20:00 Laiotz taldearen lehenengo saioa, Ereñotzuko plazan.
22:00 DJ Gorkamendiren emanaldia, eskolako patioan.
00:30 Laiotz taldearekin parranda goizaldera arte.
EKAINAK 18
08:30 Hernaniko txistularien diana, bailaran barrena.
10:00 Meza nagusia.
11:30 Pelota partiduak:
Iñaki Elola/Iker Egiguren
B. Apezetxea-E. Lizeaga/
E. Lizeaga-A. Apezetxea
12:00 Sagardo probaketa, plazan. Ur Mia elkarteak antolatuta.
18:30 Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Eñaut Martikorena.
Ondoren Errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz.
Larunbat gaueko autobus
zerbitzu berezia:
Zinkoeneatik irteerak:
00:00etan eta 03:00etan.
Ereñotzutik irteerak:
00:30etan, 03:30etan eta 06:00etan.